
2005-08-03 | 13:20:05
Gascoren arabera, Garroko zubiko lanak "berehala" hasiko dira
Abuztuaren 10ean, zirkulazioa moztuko dute bertan, zubia zabaltzeko lanei ekiteko.
Gogoan izan Udalak ekainaren 24an onartu zuela Garroko zubia zabaltzea. Akordioa Udalak eta Renfek hitzarmena sinatu ondoren iritsi zen.
Garroko zubiak norabide bakarra eta 3,6 metroko zabalera du. Oso toki estua denez, bertan motordun ibilgailuak, oinezkoak eta bizikletak elkartzen dira askotan, eta horrek arriskua handia sortzen du; txirrindulari eta oinezkoentzat, batez ere.
Zabaltze lanen ondoren, zubiak hamar metroko zabalera izango du. Errepideaz gain, alboetan oinezkoentzako bidea eta bidegorria ere izango ditu.
Esan bezala, Ernesto Gasco Bide Publiko zinegotziak gaur goizean esan duenez, zabaltze lanak "berehala" hasiko dira. Hilaren 10ean, asteazkena, zirkulazioa moztuko dute zubian.
Garroko zubia zabaltzea Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearen aspaldiko eskaera zen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Intxaurrondoko Garroko zubia zalagoa izango da, lanen ondoren.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.