Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko uztailak 25, Ostirala

;2007-11-07;INTXAURRONDO . HIRIGINTZA . Intxaurrondoko Letaman gaztetxea lurrera bota dute . Egun osoan aritu da hondeamakina lanean; Larrotxene zabaltzean gazteei lokal bat emango diela dio Udalak



intxaurrondo » hirigintza

Intxaurrondoko Letaman gaztetxea lurrera bota dute

Egun osoan aritu da hondeamakina lanean; Larrotxene zabaltzean gazteei lokal bat emango diela dio Udalak

raul perez

Intxaurrondoko Letaman gaztetxea bota zuten atzo. Hondeamakina goizean goiz hasi zen lanean eta lan gehien-gehienak atzo bertan bukatu zituzten. Lanak zirela-eta, Intxaurrondo kalearen zati bat Letaman eta Larrotxene kultur etxearen aurrekoa moztu behar izan zuten. Hondeamakinak eraikina botatzen zuen bitartean langile bat mahukarekin zebilen hautsa kentzen.

Iraila bukaeran bota nahi zuen Udalak eraikin zaharra. Gazte asanbladak baina, obrak geldiarazi zituen eta zenbait bilera egin dituzte azkenaldian Udalarekin. Gazteek lokalen bat uzteko eskatu zuten eta azkenean Udalak tokia agindu die Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenerako. Kultur etxea handitzeaz gain, plaza ere egingo dute Letamanen lekuan, eta auzotarren aldetik eskaera balego, lur azpiko aparkalekua egingo lukete plazaren azpian.

Pneumatiko fabrika, ikastola

Letaman pneumatiko lantegia izan zen urte luzez. Hura itxi zutenean, Intxaurrondo ikastolak hartu zuen eraikinaren zati bat egoitzatzat. Azken 11 urteetan gazte asanblada izan da bertan. Besteak beste, kontzertuak eta beste hainbat jarduera egin dituzte eta zenbait musika taldek entseatu dute bertan, tartean Donostia Hiria Pop Rock lehiaketa irabazi duen Lauroba taldeak. Iaz, 10. urtemugaren harira hainbat jarduera antolatu zituen gazte asanbladak.



Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.