
Letaman gaztetxea zegoen lekuan egingo duten aparkalekuak 60 bat autorentzako tokia izango du. Jorge Letamendiak iragarri duenez, behin betiko tokiak zehaztuko dituzte auzotarren eskaera jakin eta gero. Lourdes Enean, 36 bat etxe
Hain zuzen ere, Lourdes Enean etxebizitzak egingo dituzte eta hirigintza operazio horrek Udalari emango dizkion etekinak Larrotxe zabaltzera eta Letamanen tokian plaza eta aparkalekua egitera bideratuko ditu. 36 etxebizitza egingo dituzte Lourdes Enean eta haietatik 20, 65 urtetik gorakentzat.
Herenegun bota zuten lurrera Letaman. Jorge Letamendiak nabarmendu zuen auzotarrekin ados jarri direla eta Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenean IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearentzat eta gazteentzat lokalak jarriko dituztela kultur etxean. Letaman lurrera botatzean ez zela inolako istilurik izan azpimarratu zuen Hirigintza zinegotziak.
Letamendiak gogora ekarri zuen, bestalde, Letamaneko proiektua Lourdes Enearenarekin lotuta dagoela. Lourdes Enea Garro eta Zubiaurre zubien arteko lursaila da. Urtetan kongregazio batena izan zen eta frontoi txikia, kirol gunea eta 2.000 metro karratuko gune berdea dago.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.