Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko uztailak 4, Ostirala

;2007-11-29;Parkeko taberna kenduko dute, tren geltokia dela eta. Tren geltokia egin behar dute parkearen azpian eta taberna ez da azaltzen proiektuko planoetan

Parkeko taberna kenduko dute, tren geltokia dela eta

Intxaurrondo

Tren geltokia egin behar dute parkearen azpian eta taberna ez da azaltzen proiektuko planoetan

r. perez

Intxaurrondoko Txaparrene parkea berritu dute duela gutxi. Dena dela, makinak berriz ere parkean sartu beharko dituzte, ADIFek ¬Renfeko azpiegiturak kudeatzen dituen enpresa¬ tren geltokia egingo baitu inguru horretan. Lanongatik parkeko taberna bota beharko dute; tren geltokiaren proiektuko planoetan ez da tabernarik ageri.

Geltokia, gutxi gorabehera, Zubiaurreko zubia eta estalitako frontoiaren artean egingo dute. Tarte horretan dago Kiosko taberna. Hain zuzen ere, taberna dagoen tokian geltokira jaisteko eskailerak ageri dira.

Auzotarrek espero dute taberna parkeko beste toki batean jartzea. Tabernako jabeek, beren aldetik, oraindik gaiari buruz ezer ez dakitela esan dute. Parkea gutxi gorabehera duela 25 urte zabaldu zuten eta hasieratik egon da taberna Zubiaurre zubiaren aldean.

Ategorrietan geltokirik ez

Kioskoa kentzea ez da tren geltokiaren proiektuak ekarriko duen aldaketa bakarra. Hala, Ategorrietako tren geltokia ere kentzea aurreikusita dago egitasmoan.

############

Komuna jartzen ari dira parkean

Udaberrian bukatu zituzten Txaparrene berritzeko lanak. Hala ere, egunotan bere kabuz garbitzen den komuna jartzen ari dira, musika kioskoaren ondoan. Egunotan hodiak jartzen ari dira, ondoren komuna jartzeko. Orain arte ez da komunik izan parkean.

############

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.