
'Hitzen lapurra' ikuskizun berria haurrentzat bihar Intxaurrondon
Txotxongiloak
Bertsoaren inguruko txotxongilo lana prestatu du Lankuk, hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzat.
erredakzioA
Bertsoen inguruko ikuskizun berriak lantzen ditu Lanku enpresak, eta bihar, horietako bat aurkeztuko du: Hitzen lapurra bertsotxongiloa. Donostian lehen aldiz estreinatuko dute, Intxaurrondo Berri kultur etxean, 18:00etan. Otsailean Okendon eta apirilean Ernest Lluchen ere emanaldiak izango dira.
Manolo Gomezek eta Enkarni Genuak egin dute lanaren gidoia, eta Erika Lagoma bertsolariak eta Alex Tello aktoreak parte hartzen dute. Gorka Tolosa, berriz, txotxongiloen gidari ariko da.
Hitzak protagonista
Inprobisazioa baino gehiago, ipuin kontaketa da, eta hitzarekin jolasean ariko dira antzezleak eta txotxongiloak ikuskizunean.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.