
Ertzaintzaren egoitza zena berritzen hasi dira
Intxaurrondo
Eusko Jaurlaritza bulego eraikin bilakatuko du; urteak zeramatzan itxita.
r. perez
Ertzaintzaren egoitza izandakoa berritzen hasi dira. Eraikina Justo Elizaran parkearen sarreran dago eta Jaurlaritzak bulego eraikin bihurtuko du.
Bi urte lanak egiteko
Udal Gobernuak 2006ko azaroan eman zion Jaurlaritzari behinbehineko baimena obrak egiteko. Behin betiko baimena eman zion ondoren, eta Jaurlaritzak 2008a hastearekin batera ekin die berritze lanei. Udalak proiektuari argi berdea eman zionean, lanek gehienez, bi urte iraun beharko zutela zehaztu zuen.
Azken urteetan erabilpenik ez
Eraikinak 10 bat urte zeramatzan itxita eta hori dela-eta, egoera txarrean dago. Ez dute ia ezertarako erabili; duela urte batzuk Intxaurrondoko Gastronomia Asteko ekitaldi batzuk bertan egin zituzten. Langileak eraikinaren barrualdean hasi dira lanean.
Ikastaroa
"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ERDIALDEA, El Txoko del Gourmet sukaldaritza eskola - 2008-05-05
Erakusketa
'Cool Symphony' Judas Arrieta
DONOSTIA, Parafernalia Galeria - 2008-04-18
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.