
Trenbidearen zati handiagoa estaltzeko eskatu diote alkateari
Intxaurrondo
Hemendik aurrerako urratsak elkarlanean emateko eskatu dio auzo elkarteak.
erredakzioa
IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak trenbidea estaltzeko eskatu du berriz ere. Udalak trenbidearen zati bat estaliko dutela iragarri zuen 2006an. Auzo elkartearentzat hori ez da nahikoa eta zati zabalagoa estaltzea nahi du, Zabaltokitiko zubitik Txaparreneko estalitako frontoiraino.
«Askotan argudiatu digu Udalak mota honetako obra bat aurrera eramateko nahikoa dirurik ez duela. Herritarrok badakigu finantzaketa lortzeko bideak badaudela. Alkateak 16 urte daramatza Udal Gobernuko buru izaten eta ziur gaude sekulako eskarmentua lortu duela urte hauetan; Victoria Eugenia, Kursaala eta abar horren adibide».
Auzo elkarteko kideek diotenez, udal hauteskundeen atarian, alkatearen gutuna jaso zuten eta gutun horretan alkateak ez zion atea ixten hasieran zehaztutakoa baino zati handiagoa estaltzeari. Hori argitzeko eskatu diote alkateari eta hemendik aurrera eman beharreko urratsetan elkarlanean aritzeko eskatu diote...
Erakusketa
'Camera obscura' Ilan Wolff
DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.