Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko maiatzak 16, Ostirala

;2008-04-02;Wonderland, zirkuaren argilunak agerian. Wonderland zirkua Donostiara itzuli da hamabost urteren ostean; Garbera alboan zabaldu dute karpa.

Wonderland, zirkuaren argilunak agerian

Aisialdia

Wonderland zirkua Donostiara itzuli da hamabost urteren ostean; Garbera alboan zabaldu dute karpa.

igone fdez. Mariezkurrena

Zirkuaren etorrera iragartzen zuten kartel fosforeszenteek aspalditik hartuak zituzten Donostiako kaleak; izan ere, hamabost urte dira Wonderlanden ikuskizuna azkenekoz gurean izan zenetik.

Paisaia ezohikoa da egunotan Garbera inguruan. Karpa zuri-gorriak eta kolorezko argiek zirkuaren magia ekarri baitute zuzeneko ikuskizuna maite dutenen gozamenerako. Tigreak eta beste hamaika animalia basati iragartzen zituzten kartelek; hezleak, ordea, ez du lanik izan go oraingoan. «Donostiara iritsi baino bost egun lehenago jarri zuten indarrean lege berria» azaldu du Ringok, zirkuko arduradunak, «animaliak behar bezala txertatuta ditudan arren, ezin izan ditut ekarri lege berri honek asfalto gainean edukitzea debekatzen duelako». Programa aldatu eta argentinar akrobaten saioarekin bete dute hutsunea. Dudarik gabe, inprobisazioarena artea da jatorri anitzekopailazo, orekari eta dantzarien familia gazte honetan. Frexkotasuna darie.

Zirkuarekiko mirespena

Ringorena Wonderland zirkuan aritzen den laugarren belaunaldia da eta bere ondorengoak ere tradizioari eusteko prest daude. Italiarra izatez baina intxaurrondotar batekin ezkondua, Ringok ikuskizunarekiko maitasuna kutsatzeko gaitasuna du. «Bizitza gogorra da zirkoan; baina ederra, oso ederra», dio. Izan ere, jai-egun apurrak ere baliatzen dituzte bestetan egin ezin dituzten lanak egiteko; «baina, hemen, zaharrenak ere lanean jarraitzeko gogoa izaten du, zirkuak engantxatu egiten du».

600 ikusle biltzeko adinako karpa eta 20-30 artista inguru pistaratzen dituen ikuskizuna eskaini arren, Euskal Herrian izan diren bitartean emaitzak kaskarrak izan direla aitortu du: «Jendea zirku txarrak ikustera ohitua dago, horrek aldentzen ditu ikusleak. Gurea, baina, mirespenez eginiko kalitatezko lana da».

Igandera arte izango dira Donostian, Garbera alboan.

Agenda

Erakusketa

'Camera obscura' Ilan Wolff
DONOSTIA, Kubo aretoa - 2008-04-24

Erakusketa

'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea
DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.