Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko maiatzak 16, Ostirala

;2008-04-26;Lauaizeta ikastola handituko dute. Beste solairu bat egingo dute; urte bukaera aldean has daitezke ikastola zabaltzeko lanak.

Lauaizeta ikastola handituko dute

Intxaurrondo

Beste solairu bat egingo dute; urte bukaera aldean has daitezke ikastola zabaltzeko lanak.

r. perez

Intxaurrondoko Lauizeta Ikastolan lanak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Beste solairu bat egingo dute, hain zuzen ere.

Jaurlaritzak lanak egiteko lehiaketa publikoaren berri eman du. Obrak egiteko prest dauden enpresak maiatzaren 21 arte aurkez ditzateke beren eskaintzak. Jaurlaritzak jarritako gehieneko aurrekontua 1.878. 557,61 euro da. Ikastolako arduradunek uste dute obrak urte bukaera inguruan has daitezkeela.

12 eta 16 urte arteko 275 ikasle

Lauaizeta ikastola1999-2000 ikasturtean zabaldu zuten, Gabriel Aresti kalean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola da; 12 eta 16 urte bitarteko 275 ikasle daude, 15 gelatan. Besteak beste, liburutegia, ikus-entzunezko gela informatika gela, kirol gunea eta jangela ere baditu.Ikastolak bi solairu ditu eta obrak egin eta gero, hiru izango ditu. Tokiz justu dabiltza eta hori dela-eta handituko dute. Jolastokia handitzea eta estaltzea ere nahi dute ikastolako arduradunek, baina horren inguruan ez dago proiektu zehatzik.

Aldaketak urte gutxi barru

Etorkizunean eskola mapa aldatuko da eta 12-16 urteko zentroak desagertu egingo dira. Antza bi aukera daude Lauaizeta bezalako eskolentzat: Lehen Hezkuntzako eskola batekin lotu edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emateaz gain, batxillergoa ere hartu dute. Edozein modutan, 2008-2009 ikasturtean DBH Ikastola izaten jarraituko du Lauiazetak.

Agenda

Erakusketa

Isabel Muņoz
DONOSTIA, Kur Galeria - 2008-04-18

Erakusketa

'Behar gorria Primavera azul' Manu Muniategiandikoetxea
DONOSTIA, Koldo Mitxelena. Erakustaretoa - 2008-03-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.