Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-05-22;Kantu-jira Intxaurrondoko kaleetan barrena 'Lagunekin kantari' topaketaki kantu-jirarekin bukatuko dituzte Intxaurrondon.

Kantu-jira Intxaurrondoko kaleetan barrena

Kantu-jira

'Lagunekin kantari' topaketaki kantu-jirarekin bukatuko dituzte Intxaurrondon.

ERREDAKZIOA

Intxaurrondoko auzo-elkartearen ekimenez sortu zen Lagunekin Kantari topaketari amaiera emateko, aurten ere kantu-jira egingo dute. Larrotxene kultur etxean abestiak banatuz hasiko dira 20:00etan, eta amaitzean, kantu-afaria egingo dute Artzak Ortzeok elkartean.

Joserra Beloki da ekimen hau antolatzen arduraduna. Aurtengoa oso ondo joan dela uste du eta aurtengo topaketa guztietan jendetsuena izan dela uste du. Aurrekoetan saio batzuetara lagun asko biltzen badira ere, aurten saio guztietara jende asko gerturatu dela azpimarratu du Belokik. «Lokala txikia da, 80 bat lagun sartzen dira eserita, eta egunero beste 30 bat izan dira zutik».

Kantuan aritzera etorri direnak gehien harritu dituena, hala ere, bertaratutakoek egiaz abesten dutela da. «Gauza berezia da, tarima jendearengandik oso gertu dago eta artisten beraientzat eta beraiekin abesten dute, komunikazio oso zuzena eraginez».

Kantu-jira eta kantu-afaria

Kultur etxetik irten eta auzoan zehar ibiliko dira kantuan. «Abesteaz gain, kirola ere egingo dugu auzoa nahiko aldapatsua baita, eta asko arnasik gabe heltzen dira Lekueder aldera», azaldu du Belokik umorez. Hainbat tabernatik eta plazatatik pasako dira, eta zenbait lekutan bizpahiru abesti kantatuko dituzte. Amaitzean, 21:30ak edo 22:00ak aldera, kantu-afaria egingo dute Artzak Ortzeok elkartean.

Afarirako sarrerak Larrotxene kultur etxean eros daitezke 15 euroko prezioan. Afariaren ondoren kantu eta dantza gehiago izango da.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.