
Siustegiko kiroldegi azpian ez dute aparkalekurik egingo
Hirigintza
Udal talde guztiek bat egin dute Intxaurrondon kiroldegia eta kultur etxea egiteko plan berezia adosteko.
xabier etxabe
Intxaurrondon, Siustegi parkean, kultur etxe, kiroldegi eta beste zerbitzu ugari eskainiko dituen eraikina egiten hasteko beste urrats bat eman du Udalbatzak. Udal talde guztiek proiektua babestu duten arren, Siustegiko kiroldegiaren azpian aparkalekua egiteko proposamena bertan behera utzi dute. EAk jarri du Siustegin aparkalekua egiteko asmoa mahai gainean. PPk ere EAren asmoari aldeko botoa eman dion arren, proposamenak ez du Udalbatzaren gehiengoaren babesa jaso.
Siustegin kultur etxea eta kiroldegia egiteko proiektuak Otxoki pasealekuan autoentzat 30 plaza gehiago egokitzea aurreikusten du. EAren bozeramaile Jaione Arratibelen ustez, Otxokiko aparkaleku hauek ez dira nahikoak eta Siustegiko eraikinaren azpian aparkalekua egitea egoki jotzen du. PPk ere, aparkaleku beharraz jabetuta, Siustegiko eraikinean lau solairuko aparkalekua egiteko aukera aintzat hartzea eskatu du.
PPren eta EAren eskaerok ez dute aurrera egin. Gainontzeko alderdietako ordezkariek adierazi dutenez, aparkalekuak herritarren artean autoaren erabilera sustatuko du. Intxaurrondoko kultur etxe eta kiroldegira iristeko garraio publikoa bultzatu behar dela zehaztu dute Jorge Letamendiak Hirigintza zinegotziak eta EB-Aralarren eta EAJren bozeramaileek Duñike Agirrezabalagak eta Xabier Ezeizabarrenak.
Siustegiko kiroldegiak hiru igerileku, bi gimnasio eta sauna izango ditu. Kultur etxeari dagokionez, erakusketak egiteko aretoa, bilera gela eta liburutegia izango ditu, . Intxaurrondo Hegoa eskolaren atzean dago Siustegi.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.