
Bihartik astelehenera bitartean ospatuko dituzte sanjoanak Ipar Intxaurrondon
Intxaurrondo
Ohi bezala, sardina jatea, dantzaldia eta herri kirolak izango dira, San Juan suaz gain.
r. perez
Bihar hasiko dira Ipar Intxaurrondoko jaiak. Astelehena bitartean izango dira jai jarduerak, Gabriel Zelaia eta Bernat Etxepare plazetan.
Ohi bezala, San Joan bezpera, ekainak 23, izango da jaietako egun nagusia. 18:00etatik aurrera egongo da zerekin gozatu. Urtero bezala, Eskola dantza taldea ariko da, eta ondoren haurrak urmaelean txalupan ibili ahal izango dira. Herri afaria eta gero, 21:45ean, piztuko dute sua Bernart Etxepare plazan.
Aurreko egunetan ere hainbat hitzordu izango dira auzoan. Hala, larunbat arratsaldean, gimnasia erritmiko erakustaldia, sardina jatea eta dantzaldia izango dira.
Igandean, bestalde, goizean, Intxaurrondoko txistularien diana eta gero, petanka eta toke eta bote txapelketak izango dira. Arratsaldean herri kirolak, antzerkia, plaza dantzak eta zezensuzkoa izango dira, besteak beste.
############
EGITARAUA
Bihar, ostirala 20
19:30. Festak hasteko traka izugarria eta buruhandiak.
19:40. Batukada BTK taldearekin.
23:30. Rock kontzertua Eraie eta Eztake taldeekin.
00:30. Zezensuzkoa.
Etzi, larunbata 21
17:00. Haur jolasak.
18:30. Txokolate jatea..
19:00. Gimnasia erritmiko erakustaldia.
19:45. Buruhandiak.
20:00. Sardina jatea.
20:30. Dantzaldia: Laurak taldea.
00:30. Zezensuzkoa. Dantzaldiaren jarraipena.
Igandea, ekainak 22
10:00. Diana Intxaurrondoko txistulariekin.
10:05. Petanka txapelketa.
12:15. Toka eta bota txapelketa.
13:30. Luntxa auzoko jubilatuentzat.
14:30. Sari banaketa.
15:30. Mus txapelketa azkarra.
17:30. Herri kirolak.
19:30. Tangorditos Argentinako taldearen antzezlana.
20:30. Alkarkide txaranga.
21:30. Buruhandiak.
22:00. Zezensuzkoa.
Astelehena, ekainak 23
18:00. Euskal dantzak Eskola dantza taldeko umeekin.
18:45. Txokolate jatea.
19:00. Txalupan paseoak.
19:45. Buruhandiak.
20:15. Txalaparta.
20:30. Herri afaria. Nork bere etxetik janaria eraman behar du.
21:45. San Joan sua.
22:00. Rafa Erentxun bere akordeoiarekin .
00:00. Zezensuzkoa.
############
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.