Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-06-25;Zirkulazioa hobetzeko lanak hasi dituzte. Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ari dira lanean.

Zirkulazioa hobetzeko lanak hasi dituzte

Intxaurrondo

Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ari dira lanean.

r. perez

Hego Intxaurrondon zirkulazioa hobetzeko lanak hasi dituzte. Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ari dira lanean, hain zuzen ere. Hesi modukoa jartzen ari dira bi norabideen artean, ibilgailuak motelago pasatu daitezen. Txarako biribilgunean ere lanak egingo dituzte, autoak motelago igaro daitezen. Zehazki, biribilgunea estutuko dute. Atzo bertan probak egiten zebiltzan biribilgunea estututa autobusek Beharkorantz biratzerik izango duten jakiteko.

Udalak Zarategi pasealekuan zenbait lan zehatz egin zituen iaz abiadura murrizteko; koskak jarri zituzten, eta errepidea estutu zuten batez ere zebrabideen inguruan, autoak polikiago joateko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko Txara inguruan, 2007a bukatu aurretik hasiko zirela lanean iragarri zuen. Obrei, ordea, ekin berri diete.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.