Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Intxaurrondo
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-06-26;Intxaurdiko neskak pregoilari. Futbol taldeko zenbait neskek festei ongietorria egingo diete bihar; denboraldi bikaina egin dute.

Intxaurdiko neskak pregoilari

Intxaurrondo

Futbol taldeko zenbait neskek festei ongietorria egingo diete bihar; denboraldi bikaina egin dute.

r. perez

Gaur hasiko dira Hego Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak eta bihar Intxaurdi futbol taldeko neskek irakurriko dute festetako pregoia, Kaldero Jaun auzora iritsi bezain laster. Intxaurdiko neskek denboraldi bikaina egin dute eta hori saritu nahian, haiek bihurtu ditu jaietako protagonista jai batzordeak.

Intxaurdik lau talde ditu. Infantil eta kadete mailan talde bana eta bi lurralde mailan. Lurralde mailako bi taldeek ¬neska zaharrenak dira¬ denboraldi bikaina egin dute eta nork bere liga irabazi dute. Lurralde A Mailan aritu den taldea Gipuzkoako talderik onena izan da, baina ezin izan du kategoriaz igo. Izan ere, Bizkaia eta Arabako talde banarekin ligaxka jokatu zuten eta Gasteizko Aurrerak irabazi eta igotzeko txartela lortu zuen.

Kluba, sasoi onean

Oihana Ferrer Lurralde A Mailako taldeko jokalaria da. 21 urte ditu, baina dagoeneko zazpi urte daramatza Intxaurdin jokatzen. «Areto futbolean hasi nintzen jokatzen eta kirol horretan aurrera egiterik ez zegoela ikusi nuenean erabaki nuen futbolera pasatzea eta Intxaurdin hastea. Kluba bolada onean dagoela uste du Ferrerrek. «Infantil eta kadete mailako taldeak oso urte gutxiren buruan sortu dira. Hori da taldea sasoitsu dagoen seinale garbia».Hari, taldekideei bezala, ilusioa egin dio pregoilari izendatu izanak. «Pozgarria da auzoan gurekin gogoratu izana eta egindakoa kontuan hartu izana». Ferrerrek dioenez, auzoko jaiak atsegin ditu eta batez ere anaia txikiarekin ibiltzen da hara eta hona.

Maria Morionesi ere eskertza

Intxaurdiko neskekin ez ezik, Maria Morionesekin gogoratu dira jai batzordeko kideak. Morionesek lan handia egin du urtetan auzoaren alde.

Gainerakoan, jaietako bi ohiko jarduerek hamargarren urteurrena beteko dute. Biak larunbat goizean izango dira. Arrantza txapelketa ohi bezala Pasaiako badian izango da eta petankakoa, Zarategiko pistan.

############

Egitaraua

Gaur, osteguna 26

17:00. Bustintxiki elkarteak eta Plazara Goaz taldeek antolatutako haur jolasak.

19:00. Karate erakustaldia Isamu-Shotokan klubarekin.

20:00. Gimnasia erakustaldia Izarleku taldearekin.

21:30. Revolutionary Brothers taldearen kontzertua.

Bihar, ostirala 27

17:00. Andra Mari parrokiaren aldeko merkatu txikia.

18:00. Kaldero Jaunaren erromeria. Sagastiederretik Ametzagañara aterako da Hegojaia koadrila Jatorrenak txarangarekin

20:00. Intxaurdi Kirol Elkarteko kideek pregoia irakurriko dute. Poteoa Jatorrenak txarangarekin eta Kaldero Jaunarekin.

20:15. Intxaurra elkarteak eskainitako arrain frijitua.

21:00. Alain eta Santi DJ-en emanaldia. Zikiro jatea txikitilariek girotuta.

22:00. Mus txapelketa Intxaurra elkartean. Auzoko tabernetan eman daiteke izena (20 euro bikote bakoitzeko).

22:30. Dantzaldia Feedback orkestrarekin.

00:00. Dancin Ladies jazz-funk taldearen emanaldia.

00:30. Zezensuzkoa eta dantzaldiaren jarraipena.

Etzi, larunbata 28

10:00. Diana trikitilariekin.

10:00. X. Kaldero Jaun arrantza txapelketa Pasaiako badian. X. Petanka Txapelketa. Bukatutakoan sariak txoznan emango dituzte.

12:00. Elizaren aldeko merkatu txikia.

12:30. Extremadura Etxeko Virgen de Guadalupe taldearen jotak.Txorizo pintxoa Txara I eta IIkoentzat.

14:00. Haur arrantza txapelketaren sari banaketa, karpan.

17:00. Elena Mendizabal sopranoak karpan abestuko du. Haurrentzako entzierroa eta jarraian buruhandiak.

18:00. Intxaurra eta Intxaur Txikiren danborradak.Herri kirolak. Mari Jose Sardon eta Agustin Landarbide harri jasotzaileak eta Mikel Mindegia eta Jon Rekondo aizkolariak.

19:30. Gorriti Show-a.

20:00. Sardina jatea. Sarrerak karpan egongo dira salgai. Rusoblanco eta The Patetiks taldeen kontzertua.

23:00. Dantzaldia Atlantis taldearekin.

00:30. Zezensuzkoa.

Igandea, ekainak 29

10:00. Diana.

11:30. Auzoan Txu-txu trenean ibiltzeko aukera izango da, Intxaurrondo Hegoa ikastetxetik abiatuta. Haur parkea irekikiko dute.Haurrentzako abere lehiaketa.

21:30. Revolutionary Brothers taldearen kontzertua.

12:00. Meza Andra Mariaren parrokian.

12:30. Ardoa eta txorizoa zahar etxekoentzat. Ergometro estropada. Lauko talde mistoak egin behar dira.

13:30. Areto dantzak.

14:30. Herri bazkaria karpan. Nork bere etxetik eraman behar du janaria.

17:00. Maria Moriones omenduko dute auzoaren alde egindako lanagatik. Toka eta bote txapelketak, Extremadura kalean; hiru euro ordaindu behar dira.

17:30. Poxpolo, Mokolo eta konpainia pailazoen ikuskizuna.

18:30. Haurrentzako entzierroa eta jarraian buruhandiak.

20:30. Jatorrenak txaranga eta buruhandiak.

21:30. Kaldero Jaun epaituko dute. Euri ura badago haren pertzan erre egingo dute.

############

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.