
Urrian idazle donostiar baten narrazioa HITZAn igandero
Argitalpena
Zazpi HITZA egunkarien artean, hainbat idazleren narrazioekin osatutako lana plazaratuko dute abenduko Durangoko Azokan.
erredakzioa
Hitza egunkari bakoitzak bere eskualdeko bost idazleren narrazio bildu eta guztien artean liburua osatu dute. Hitzalean izenburupean argitaratuko diren testuekin osatutako lehen bilduma izango da hau, eta datorren abenduan egingo den 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako prest izango da.
Harkaitz Cano, Felipe Juaristi eta Etxaniz Rojo
Irutxuloko Hitzak Donostiako bost lagun gonbidatu ditu Hitzalean liburuari ekarpena egiteko. Tartean Harkaitz Cano, Xabier Etxaniz Rojo eta Felipe Juaristi idazleak izango dira. Euren irudimena lanean jarri dute ipuin bana idazteko.
Irutxuloko Hitzako irakurleek narrazio hauek Hitzalean liburua argitaratu aurretik ezagutzeko aukera izango dute igande honetan bertan. Izan ere, bihar hasi eta datozen bost igandeetan proiektu honetan parte hartu duen idazle donostiar bakoitzaren ipuina argitaratuko du egunkari honek orrialde batean.
'Hitzalean' narrazio bilduma
Hitzalean liburuan guztira 35 narrazio jasoko dira. Neguaren atarian kaleratuko bada ere, uda izango da aurtengo ipuinak batuko dituen uztarria. Udako sentsazioak gogora ekarri ahal izango dituzte irakurleek literatur lan honi esker.
Idazle sonatuak eta oraindik libururik argitaratu gabekoak ere elkartuko ditu Hitzalean bildumako lehen liburuak. IRUTXULOKO HITZAn Harkaitz Cano edo Felipe Juaristi irakurgai izango badira, IRUTXULOKO HITZAn Patxi Zubizarretaren idazlana irakurri ahal izango da. IRUTXULOKO HITZAn berriz, Uxue Alberdi, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Nagore Etxabe, Imanol Azkue eta Kepa Urbieta.
Hitza egunkariek Durangoko Azokara eramango duten bigarren liburua da Hitzalean bildumako lehen liburua. Aurretik, LEA-ARTIBAI eta LEA-ARTIBAI egunkariak Ametsetako Hitzak liburua plazaratu zuten 2007. urtean. Aurten gainera Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak Espainiako Gerrak eskualde hartan utzitako arrastoari buruzko liburua ere kaleratuko du.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.